takeshi oraingoan..... takeshi da

2005. urtean estreinatu zen Venecia-n. Kritikak eta ikusleek flipatu egin zuten, baina, zelan ez? Kitano da, pertsonaietan pertsonaia!! El verano de Kikujiro, Zatoichi, Dolls......... eta oraingoan Takeshi´s!! Humor amarillon ohituta gaude edonori barre egiten ikusteaz Kitano jauna, baina oraingoan bere buruari barre egiten dion lana aurkezten duen pelikula iritsi zaigu azkenean. Lynch maisuarekin ere konparatu dute, beraz prest egon!!
Berak zuzendu du, berak montatu eta bere bizitzari begirada kritiko bat emateko zein aktore hobeto bera baino? Ez dira egongo aukera asko pelikula hau ikusteko, momentuz donostiko trueba zineetan dagoela bakarrik esango nuke eta hemen ere ez duela asko iraungo. Beraz.... galdu ez baduzue nahi, zinera! Gero komentatu beharko dugu nola joan den esperientzia ez?
No hay comentarios.:
Publicar un comentario