wallpapek gidak

Hegaldietan low cost-ak gehitzen doazen heinean, munduko edozein aldetara iristea geroz eta errazagoa da.
Dena den, hegaldiak merke irten arren, sarritan ez dugu diru asko izaten denbora luzean kanpoan izateko; eta gure bidaiak aprobetxatzeko GIDAK erabiltzen ditugu. Laguntza ikaragarria izan ohi dira batez ere denbora gutxi izanda.
Beraz, gaur, gida desberdin bat gomendatuko dugu. Liburudendetara abiatzen garenean era honetako produktuen bila, sarritan ez da erraza izaten erabaki bat hartzea, aukeraketa egitea, askok berdintsuak ematen baitute. Baina badaude batzuk bereziak direnak, desberdinak.
Wallpaper aldizkari interesgarriak, PHAIDON argitaletxearekin batera lehenengo hiri gidak atera ditu merkatura, diseinuaren ikuspuntutik ikusita. Abangoardiako arkitekturari ematen diote garrantsia eta ez hainbeste historiari. 24 ordutan zer ikusi dezakezun argi erakusten dizu, denborarik galdu gabe, hiriko bizitza, arkitektura, shopping-a eta kirolak; hauek dira gida honen sail desberdinak.
Wallpaper-en ideia hurrengoa da: hiri batetan 48 ordu edota 5 egun egonda ere, lanean edo oporretan, lan gogorra egina izatea, jantoki, taberna, denda, hotel edota arkitektura edota diseinuko eraikin onenak pilatzea.
Txikia da, poltsikoan eramateko bezalakoa eta 9 bat euro balio ditu. Oraindik ez daude hiri guztietako gidak salgai baina daudenak (laakikoak egiaztatuta) oso ondo daude.
Zein hiritakoak daude?: Amsterdam, Bangkok, Barcelona, Buenos Aires, Ciudad de Méjico, Copenhagen, Estambul, Londres, Los Angeles, Madrid, Milán, New York, Paris, Rio de Janeiro, Roma, Shanghai, Singapur, Estocolmo, Sydney, Tokyo...
Bilbokoa ere prest dago iada.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario